Atal honetan Erromanikoaren ezaugarri nagusiak eta adibideak adieraziko ditut.
Aralarko San Migel santutegia erromanikoaren adibide bat da.
Arkitektura erromanikoaren ezaugarri nagusiak:
- Eraikuntza nagusiak harriz egiten zituzten.
- Kanoi-ganga eta kupula erabiltzen zutuzten.
- Estalkiei eusteko erdi-puntuko arkuak, zutabeak eta pilareak
erabiltzen zituzten.
- Oso horma lodiak egiten zituzten.
- Kanpoaldean kontrahormak jartzen zituzten.
- Leiho gutxi eta txikiak egiten zituztenez barnealdean argi gutxi
egoten zen.
- Latindar oinplanoko gurutzea izaten zuten tenpluek.
- Beso luzeenean nabe bat baino gehiago egoten ziren eta beso
txikienari gurutzadura edo transeptu esaten zaio.
Eskultura erromanikoen ezaugarri nagusiak:
- Eskulturek helburu-erlijioso eta didaktikoa.
- Arkitekturara moldatzen dira eskulturak.
- Giza irudiek ez dute naturalismorik.
- Kolore biziz margotuta daude.
Pintura erromanikoaren ezaugarri nagusiak:
- Forma eskematikoa eta zurruna zuten pertsonek.
- Pertsona batzuk besteak baina handiagoak irudikatzen
zituzten beraien garrantzia adierazteko.
- Erlijio- gaiak margotzen zituzten.
- Kolore biziz margotzen zituzten.
- Irudien ingerada lerro lodi beltz batez adierazten zuten.
- Pinturen atzekaldean ez da paisairik agertzen.
- Hiru pintura mota daude: Horma-pintura, Ohol-pintura,
miniaturak.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina