IZURRITE BELTZA
Udazkenaren etorrerarekin, arrasatear ugari gaixotu zaizkigu, eritasun kutsakorrengatik: gripea, gastrointeritisa,…
Gaixotasun gogorrak dira, duda gabe, baina txikiak dira konparatzen baditugu Izurrite Beltz hilkorrarekin. 1347tik 1350era Europa alderik alde astindu zuen Izurrite Beltzak europarren
%33-%66 artean akabatuz. India eta Txinaraino ere heldu zen.
Badirudi epidemiaren jatorria Itsaso Beltzean egon zela.
Izan ere, Ejerzito italiarrak hango Kaffa hiria militarki hartu zuenean (1347), eta mongoliarrak hiritik kanporatu zituztenean, mongoliarrek honela erantzun zieten:
"Hiria setiatu zuten, eta euren artean izurriteaz hildakoen gorpuak hartu zituzten, eta hiri barrura bota zituzten, katapulten bitartez. Horrela gaixotasuna hiri barrenean zabaldu zen italiarren artean".
Merkatari genovarrek handik ihes egin zuten, eta Europara itzuli ziren itsasontziz, vaina izurritea beraiekin ekarriz.
Mesinako portua (Sizilia) eta Marsellako portua (Frantzia) izan ziren lehen kaltetuak. Europako ateak parez pare zabalik zeuden Izurrite Beltzarentzat.
Frantziatik, Santiago Bideari jarraituz, Euskal Herrira heldu zen 1348-ko udaberrian. Kostatik sartu zen fokua, eta lurralde kaltetuenak Gipuzkoa eta Bizkaia izan ziren.
Garai hartan ez zekiten, baina izurritea arratoien edo saguen azalean bizi ziren arkakusoek kutsatzen zuten.
Anton Erkoreka mediku eta historialariak azpimarratzen du izurriteak ez zuela berezitasunik egin noble, artisau edota nekazari artean. Hilkortasuna oso altua izan zen. Kalkuluen arabera, Euskal Herriko biztanleen %50 inguru hil zen.
Izurrite Beltzak triskantza egin zuen bai Arabako lautadako herrixketan, bai Bizkaiko hiri komertzial eta aberatsetan (Bermeon kasu), baita Arrasate bezalako hiri estrategikoan ere.
Euskal Herriko hiriburua ez zen salbuespena izan. Horren adibide Iruñeko katedraleko kanonigoen komunitatea: 43 erlijiosotik 24 hil ziren.
Peio Monteano adituak ere kalkulatzen du Izurrite Beltzak Nafarroako populazioaren %50 inguru eraman zuela, batez beste.
Epidemia oso arriskutsua zen, alde batetik, sendagileek ez zekitelako nola transmititzen zen, eta bestetik, sintomak oso ikusgarriak zirelako.
Mediku aurreratuenek sendabelarrak eta ozpina ematen zizkieten gaixoei. Baina eraginkortasun gutxikoak ziren.
Neurri eraginkorrenetako bat berrogeialdia izan zen. Hau da, udal-agintariek agintzen zuten gaixoek 40 egunez etxean isolatuta egotea. Batzuetan, auzo osoak isolarazten zituzten. Gainera, gorpuei lurra ematen zitzaien hirien kanpoaldean.
Nola edo hala, Izurrite Beltza indarra galduz joan zen desagertu arte. Halere, noizbehinka itzuli egiten zen, eta bere azken agerpena Euskal Herrian 1720 urte inguruan egin zuen.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina